Bizitzako edozein esparrutan buruak izan ohi duen garrantzia azpimarratzea ez da berria, izan ere gurean ohizkoak dira horrelako esaerak: “nire etsairik handiena nire burua da”, “erabakia une egokian hartu du eta horrek asko lagundu dio bere asmoa betetzeko”, “gaitasun izugarriak ditu baina ez du bururik”, “jarrera horrekin ez doa inora”, “horrek ez dauka borondaterik arazoa konpontzeko”, etab. Egia esan, burua argi izateak asko laguntzen digu gure bidea jorratzen. Halere, burua argi izan arren, bizitzan oztopoak agertzen zaizkigunean jarrera ezberdinak hartzeko ohitura izaten dugu, zergatik ote? Zergatik arazo berdinaren aurrean egun batean jarrera batekin eta beste batean jarrera zeharo ezberdinarekin agertu? Agian borondateak badu zer ikusirik jarrera aldaketa honekin eta aldi berean borondateak harreman zuzena eduki dezake egun horretan dugun egoera animikoarekin (baikorra, halamoduzkoa, ezkorra). Kontuan hartuz ohetik jeiki eta berriz oheratu bitartean erabaki asko hartu behar ditugula, buru argitasuna, jarrera, borondatea eta egoera animikoak erabat baldintzatzen dituzte aipatu erabakiak.
Zentzu honetan, funtsezkoa den beste kontzeptu bat auto ezagutza da, hau da, norberak bere burua ezagutzeko gauzatzen duen ekintza. Ez da erreza izaten jakitea zergatik garen garen modukoak, agian errazagoa da identifikatzea zeintzuk diren gure gaitasunak edo bertuteak, baita gabeziak ere nahiz eta hauek estaltzen saiatu. Kontua da informazio hau eskuragarri izateko psikologian aditua den norbaiti kasu egin behar diogula eta askotan urrats hori ematea ere ez da erreza, gure burua ezezagun baten aurrean zuritzea ez baita oso erosoa, autokritika gaitasun handia behar da horretarako. Halere pausu hori ematen dutenek, barne mundu berri bati atea irekitzen diote, auto ezagutzan eta hobekuntza jarraian oinarritutako unibertso berriari alegia.
Teknika psikologiko ezberdinen artean Enneagrama deritzona oso interesgarritzat jotzden dut. Honen arabera 3 multzotan (erraietakoak, sentimentalak eta intelektualak) banandutako bederatzi enneatipo edo nortasun mota daude eta pertsona bakoitzari horietako batek dominatzen gaitu, jaiotzen garenetik hiltzen garen arte. Enneatipo bakoitzak bere gaitasunak eta gabeziak ditu, bere alde baikorrak eta ezkorrak. Horrez gain, gure nortasunaren mapa gure harremanen eraginek osatzen dute, hau da, bizitzako esparru ezberdinetatik gureganatzen ditugun ezaugarriez: familia, eskola, lana, lagun taldea, etab. Hauei tendentzia edo joera izendapena ematen zaie eta nortasun dominatzailearekin alderatuz, joerak bizitzan zehar aldatzen doaz. Beraz nortasun dominatzailea aldagaitza da eta joerak aldiz aldagarriak.
Une honetara iritsita, norberaren hobekuntzaren oinarria jarri dugula esan daiteke. Nortasunaren mapa identifikaturik, mapa horri nola oreka eman dago koska. Izan ere, bide berriak garatzeko nortasuna ere hobetu beharra dago, garena ahantzi gabe, garen hori nola hobe dezakegun jakitea. Enneagramara bueltatuz, nortasun dominatzaile bakoitzak baditu hobekuntza bideak eta hauek jorratuz oreka psikologiko handiagoa lortuko genuke. Adibidez, oso erraietakoa den pertsona batek, intelektualitatea eta sentiberatasuna garatzea lortzen badu, egoera askoren aurrean modu orekatuan erantzuteko gaitasuna izango du. Ordea, erraietan gelditzen bada edo hobeto esanda gelditu nahi badu, bere hobekuntza oso mugaturik geldituko da. Jarrera hau hartzen duten pertsonak definitzeko badago oso egokia den esaera bat “ni horrelakoa naiz, onerako eta txarrerako, gustoko baduzu ondo eta ez bazaizu gustatzen hor konpon”.
Lehen esan bezala, hobekuntzaren bidea jorratzea erabakitzen duenak gaitasun autorkitiko izugarria bereganatuko du; horreaz gain, bere bertuteak erabat ustiatuko ditu, gabeziak gutxituko (ez estali) ditu eta gainera bere nortasuna orekatu nahiz aberastuko duten ezaugarriak identifikatu eta lantzeko trebetasuna izango du.
Baina nola uztartu ezagutza guzti hau gure bizitzako helburuekin? Gure barrenean ilusio pizten dituzten helburu edo erronkak egi bihurtzeko lagun gaitzake? Duda gabe auto ezagutzak, gure oreka piskologikoaren hobekuntzak eta gure hobekuntza nondik joan behar den jakiteak asko erreztuko du bizitzan zehar jartzen ditugun helburuak lortzea. Halere, nortasunaren eta helburuak gauzatzearen artean dagoen distantzia nola neurtu? Egia da helburua bera dela adierazlerik garrantzitsuena, baina egia da ere urrats txikiak eman behar direla helburu nagusi horretara iristeko eta aldi berean betebehar txiki hauek neurgarriak (objektiboak) izan behar direla uneoro jakiteko helburutik zenbatera gauden.
Funtsean bizitzari aurre egiteko beste modu batez ari naiz, pertsona orekatuagoak, armoniotsugoak eta azken finean zoriontsuagoak bilakatzen dituena, norbere buruarekin ados jartzen laguntzen duen ereduaz hain zuzen!
Zentzu honetan, funtsezkoa den beste kontzeptu bat auto ezagutza da, hau da, norberak bere burua ezagutzeko gauzatzen duen ekintza. Ez da erreza izaten jakitea zergatik garen garen modukoak, agian errazagoa da identifikatzea zeintzuk diren gure gaitasunak edo bertuteak, baita gabeziak ere nahiz eta hauek estaltzen saiatu. Kontua da informazio hau eskuragarri izateko psikologian aditua den norbaiti kasu egin behar diogula eta askotan urrats hori ematea ere ez da erreza, gure burua ezezagun baten aurrean zuritzea ez baita oso erosoa, autokritika gaitasun handia behar da horretarako. Halere pausu hori ematen dutenek, barne mundu berri bati atea irekitzen diote, auto ezagutzan eta hobekuntza jarraian oinarritutako unibertso berriari alegia.
Teknika psikologiko ezberdinen artean Enneagrama deritzona oso interesgarritzat jotzden dut. Honen arabera 3 multzotan (erraietakoak, sentimentalak eta intelektualak) banandutako bederatzi enneatipo edo nortasun mota daude eta pertsona bakoitzari horietako batek dominatzen gaitu, jaiotzen garenetik hiltzen garen arte. Enneatipo bakoitzak bere gaitasunak eta gabeziak ditu, bere alde baikorrak eta ezkorrak. Horrez gain, gure nortasunaren mapa gure harremanen eraginek osatzen dute, hau da, bizitzako esparru ezberdinetatik gureganatzen ditugun ezaugarriez: familia, eskola, lana, lagun taldea, etab. Hauei tendentzia edo joera izendapena ematen zaie eta nortasun dominatzailearekin alderatuz, joerak bizitzan zehar aldatzen doaz. Beraz nortasun dominatzailea aldagaitza da eta joerak aldiz aldagarriak.
Une honetara iritsita, norberaren hobekuntzaren oinarria jarri dugula esan daiteke. Nortasunaren mapa identifikaturik, mapa horri nola oreka eman dago koska. Izan ere, bide berriak garatzeko nortasuna ere hobetu beharra dago, garena ahantzi gabe, garen hori nola hobe dezakegun jakitea. Enneagramara bueltatuz, nortasun dominatzaile bakoitzak baditu hobekuntza bideak eta hauek jorratuz oreka psikologiko handiagoa lortuko genuke. Adibidez, oso erraietakoa den pertsona batek, intelektualitatea eta sentiberatasuna garatzea lortzen badu, egoera askoren aurrean modu orekatuan erantzuteko gaitasuna izango du. Ordea, erraietan gelditzen bada edo hobeto esanda gelditu nahi badu, bere hobekuntza oso mugaturik geldituko da. Jarrera hau hartzen duten pertsonak definitzeko badago oso egokia den esaera bat “ni horrelakoa naiz, onerako eta txarrerako, gustoko baduzu ondo eta ez bazaizu gustatzen hor konpon”.
Lehen esan bezala, hobekuntzaren bidea jorratzea erabakitzen duenak gaitasun autorkitiko izugarria bereganatuko du; horreaz gain, bere bertuteak erabat ustiatuko ditu, gabeziak gutxituko (ez estali) ditu eta gainera bere nortasuna orekatu nahiz aberastuko duten ezaugarriak identifikatu eta lantzeko trebetasuna izango du.
Baina nola uztartu ezagutza guzti hau gure bizitzako helburuekin? Gure barrenean ilusio pizten dituzten helburu edo erronkak egi bihurtzeko lagun gaitzake? Duda gabe auto ezagutzak, gure oreka piskologikoaren hobekuntzak eta gure hobekuntza nondik joan behar den jakiteak asko erreztuko du bizitzan zehar jartzen ditugun helburuak lortzea. Halere, nortasunaren eta helburuak gauzatzearen artean dagoen distantzia nola neurtu? Egia da helburua bera dela adierazlerik garrantzitsuena, baina egia da ere urrats txikiak eman behar direla helburu nagusi horretara iristeko eta aldi berean betebehar txiki hauek neurgarriak (objektiboak) izan behar direla uneoro jakiteko helburutik zenbatera gauden. Funtsean bizitzari aurre egiteko beste modu batez ari naiz, pertsona orekatuagoak, armoniotsugoak eta azken finean zoriontsuagoak bilakatzen dituena, norbere buruarekin ados jartzen laguntzen duen ereduaz hain zuzen!

0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada